KORNER KULTURA ETA FUTBOL FESTIBALA

Ostegunean hasiko da

Vídeo

  • Kornerren bosgarren edizioak futbolak pantailekin duen harremana du ardatz.
  •  Leo Harlem, Carlos Marzal, Giancarlo Antognoni, Jesus Mari Zamora, Meho Kodro edo Irabazi arte telesaileko aktoreak izango dira aurtengo gonbidatuen artean.
  •  Kirol gonbidatua eta Korner Zone sailak estreinatuko ditu jaialdiak.

Bosgarren edizio honetan, Kornerrek egungo futbolaren pantaila anitzeko izaera aztertuko du. Telesail eta film laburren ikus-entzunezko sorkuntzari begiratuko diogu, baina baita telebistari ere, Munduko Koparen urtean gaudelarik, 1982ko Italia-Brasil partida mitikoa gogora ekarriz. Eta bideojokoaren pantailarako ere izango da lekurik, eta futbolaren lehen “leihoa” izango den erakusketarako ere: kromoak

Korner futbolak bere garaiko gertakizun eta eztabaidekin dituen loturei eskainitako jaialdia ere bada. Gaur egun, Europa Errusiak Ukraina inbaditu izanaren urradura jasaten ari da, eta gure jaialdiak futbolak gerra garaietan izandako istorio berezietako batzuei erreparatuko die.

Emakumezkoen futbolak hedapen betean jarraitzen du, Realaren taldeak denboraldi historikoa egin duen urte honetan, Ligako Txapelketaordea lortuta eta Txapeldunen Ligarako lehen aldiz sailkatuta. Kornerrek arrakasta horiek lortzeko aspaldi lanean ari diren hainbat pertsona bilduko ditu. 

Jaialdiak, gainera, atal berriak dakartza aurten. “Kirol gonbidatua”-n, beste diziplina batzuetara hurbilduko gara, protagonista nabarmenen eskutik. Lehen aldi honetan saskibaloia da gonbidatua. Eta beste berrikuntza bat “Korner Zone” atala da, programaren zatirik ludikoena, Realak Reale Arenan ireki duen Keler Espazioan garatuko dena.

Laburbilduz: inoiz baino Korner gehiago. Informazio guztia www.korner.eus webgunean

Deskarga ezazu hemen programa osoa


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!