RCD ESPANYOL – REAL SOCIEDAD (16:15)

Olatu berri baten bila

Bizitzen ari garena bezalako partidaz betetako denboraldiak ez du ia garaipenez gozatzeko astirik, baina porrotek ordu gutxiren buruan ordain dezakete. Realari, aste askoren ondoren, porrotarekin bizitzea tokatzen zaio. Etxetik pasa gabe, txuri-urdinek orain arte egindako lan ona azpimarratzeko asmoz prestatu dute gaurko topaketa, garaipenen bidera itzuli ahal izateko.


Gaurko arerioa ez da igo berri den talde ohiko bat. Plantilla oso zabalarekin eta Raul De Tomas bezalako jokalari internazionalekin, etxekoek taularen erdialdean ezarriko luketen garaipena bilatuko dute, estutasunik ez izatea eta igoerari jarraipena ematea helburu duen denboraldian. Aipatutako De Tomas da bere erasorako arma nagusia, baina Embarba edo Darder trebeak ere ondo lotuta eduki beharko ditugu gaur garaipena lortzeko.


Ostegunean Monakon jasotako maitasuna hiru puntutan bueltatzeko helburu sendoarekin iritsi da taldea gaurko partidara. Porrotak ez du batere murriztu denboraldi honetan sendo aritu den taldearen konfiantza. Inoiz baino elkartuago, realzaleek olatu on bat hartu nahi dute berriro 2021a goran amaitzeko. Gogor jarraitzeko unea da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!