AMETS BAT

Nesken taldearekin

Vídeo

Zubieta kolore eta ilusioz bete da Amets Bateko umeekin. Goizean Donostiko Mundaiz Ikastetxea eta English School, eta Aiako Lardizabal Herri Eskolako 130 txikik gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa social eta hezitzaile honekin. Kasu honetan emakumeen taldea izan da aktibitatearen erdigune.

Txikiek Zubietan goiz polit bat pasa dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutu dituzte, gure historia hobeto ezagutu dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egin zaie, kirola egin dute, nesken taldeko entrenamendua ikusi dute eta une atsegina pasa dute Nahikari Garcia eta Nuria Mendoza jokalariekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joan dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute. Larunbatean Zubietan izango dira nesken taldea animatuz RCD Espanyolen aurkako partidan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!