REAL C 4-1 AURRERA ONDARROA

Nagusi

Vídeo

Gure hirugarren taldeak Aurrera Ondarroari irabazi dio gaur goizean lau eta bat bizkaitarren hasierako golari buelta eman eta gero. Txuri-urdinak aurretik jartzeko zorian izan dira norgehiagokako lehen jokaldian, baina Oierrek oinarekin atera du Karrikabururen jaurtiketa. Handik gutxira, Jon Gabik penaltiz aurreratu ditu kanpokoak. Etxekoek nagusi izaten jarraitu dute eta Karrikaburuk, aurrelari bezala bi definizio nagusi lortuta, markagailua irauli du atsedenaldira iritsi baino minutu eskas bat lehenago.

Partida bigarren zatian ireki da, eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Hainbat etorrera arriskutsuren ostean, txuri-urdinek garaipena bideratuta utzi dute Teijeirak bukatu duen kontraeraso batekin. Karrikaburuk, hat-trick baten egileak, azken txanpan erabaki du neurketa, beste definizio handi baten ondoren. Gure hirugarren taldeak sailkapenean gora egiten jarraitzen du, nahiz eta partida bat gutxiago jokatu. Datorren astean Balmaseda FC bisitatuko du.

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Cortes (Rodriguez, min. 57), Obeso, Cantero, Irazu (Zoilo, min. 57), Goikoetxea (Zubillaga, min. 62), Gorrotxategi, U. García (Carbonell, min. 75), Kortajarena, Magunazelaia (Teijeira, min. 75) eta Karrikaburu.

Aurrera Ondarroa: Oier, Joni., Carras (Ibon, min. 56), Jon Gabi (Jesus, min. 73), Jon B. (Xanet, min. 77), Jon L. (Eñaut, min. 56), Josu, Julen A., Iker, Jon M. eta Ander P. (Iraitz, min. 77).

Golak: 0-1: Jon Gabi (p.), min. 16; 1-1: Karrikaburu, min. 40; 2-1: Karrikaburu, min. 41; 3-1: Teijeira, min. 79; 4-1: Karrikaburu, min. 88

Epailea: Jebari Badi-Reghioui. Txartel horia erakutsi die etxeko Marrero eta U. Garciari eta kanpoko Jon Gabi, Oier, Joni, Eñaut, Julen A., Jesus, Ibon eta Xaneti.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!