CD VITORIA 0-1 REAL C

Meritu handikoa

Gure hirugarren taldeak luzapenean sartutako gol bati esker irabazi du berriro ere. Txuri-urdinek huts eta bat gainditu dute CD Vitoria, etxean onena eta gol gutxien jaso dituen taldea. Aurkariari aurre egin diote gipuzkoarrek lehen zatian, Karrikabururen abagune on batekin. Etxekoak, berriz, apenas gerturatu dira gure bigarren filialaren atera, ondo landu duten neurketa honetan.

Partida oso lehiatua egon da bigarren zatian, bi taldeek irabazteko aukerekin. Joan den astean bezala, txuri-urdinek garaipenaren gola luzapenean lortu dute, hiru puntuak Zubietara ekartzeko balio izan duen Martonen erremate onari esker. Horrela, gure hirugarren taldeak jaitsiera postuetatik gero eta gehiago urruntzen jarraitzen du, merezimendu handiko garaipen batekin. Hurrengo jardunaldian Pasaia hartuko dute etxean, gipuzkoarren arteko derbi erakargarri batean.

Fitxa teknikoa:

CD Vitoria: Jonmi, Camus, Dufur, Christian, Leitza, Atienza, Yriarte (Mari, min. 48), Alain (Tote, min. 72), Eñaut (Rios, min. 85), Jaime, Beñat.

Real C: Ortega, Elosegi, Sukia (Rodríguez, min. 71), Gonzalez, Zoilo, Elizondo, Sanchez (Galarreta, min. 62), Turrientes, Kortajarena, Regil, Karrikaburu (Marton, min. 71).

Gola: 0-1: Marton, min. 92

Epailea: Ruiz Rabanal. Txartel horia erakutsi die etxeko Camus eta Eñauti.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!