REAL C 2-1 URDULIZ

Lehen garaipena

Gure hirugarren taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du Urdulizi bi eta bat irabazi ondoren. Txuri-urdinek bikain hasi dute neurketa eta bosgarren minutuan markagailuan aurreratu dira. Galarretak sartu du gola, are ertzeko jaurtiketa sendo bati esker. Nagusi izan dira gipuzkoarrak lehen zati honetan, nahiz eta bizkaitarrek arriskua sortu duten hainbat jokaldi arriskutsuetan.

Bigarren zatia ezinhobeto hasi da. Lehen jokaldian, Martonek ez du barkatu emaitza handiagotzeko. Baina kanpokoak neurketan sartu dira berriro ere korner jokaldi batean Lopezen golarekin. Gainera, txuri-urdinek hamar jokalarirekin jokatu dute azken ordu erdian. Sufritu beharra izan dute lehen garaipena lortzeko, baina azkenean iritsi da. Garrantzi handiko hiru puntu jaitsiera postuetatik ateratzeko. Hurrengo jardunaldian, gipuzkoarrek Balmasedaren aurka jokatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Gabilondo, González de Zarate, Cantero, Zoilo, Perez (Elizondo, min. 62), Turrientes (Begiristain, min. 62), Sanchez, Martin, Galarreta, Marton (Elosegi, min. 70).

Urduliz: Jon, Bravo, Lopez, Oza, Durán, Castrillejo (Landabaso, min. 52), Haitz (Calero, min. 76), Iglesias, Justo (González, min. 76), Marcos, Nates.

Golak: 1-0: Galarreta, min. 5; 2-0: Marton, min. 47; 2-1: Lopez, min. 55

Epailea: Aitor Barrio. Txartel horia erakutsi die etxeko Martin, Marton, Elizondo, Zoilo eta Sanchezi eta kanpoko Castrillejo eta Haitzi. Etxeko Cantero kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 67).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!