Gipuzkoako Elikagai Bankuari dohaintza

Laguntzeko 17 palet

Vídeo

Laguntzeko 17 palet. Hori izan da Realak eta Real Sociedad Fundazioak gaur goizean Reale Arenan Gipuzkoako Elikagai Bankuari egindako dohaintza. Une zailak dira, eta emandako janari eta edari guztiak gehien behar duten pertsonen artean banatzeaz arduratuko da elkarte hau.

“CA Osasuna eta Real Madrilen arteko partidak zirela eta, Reale Arenako tabernetan merkaturatu behar ziren produktuak dira emandakoak. Eskertzekoa da elkarte honen lana”, esan du Jokin Aperribay Realeko presidenteak Real Sociedad TV-ko kameren aurrean.

5.000 ur botila eta 3.000 freskagarri baino gehiagoz gain, Gipuzkoako Elikagai Bankuak 300 txokolatina, 500 txokolate-palmera inguru eta 2.000 fruitu lehor poltsa baino gehiago jaso ditu, besteak beste. “Horrelako produkturik gabe geunden, beraz, primeran datozkigu banatu ahal izateko", azaldu du Gipuzkoako Elikagai Bankuaren presidente ordea den Carlos Martinezek. "Reala gutaz oroitu da eta oso pozik gaude".

Gipuzkoako Elikagai Bankua

Gipuzkoako Elikagai Bankua irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. 1997an sortu zen eta, ordutik, janaria eta edaria biltzeaz arduratzen da, behartsuenen artean banatu ahal izateko. Nahi duen orok dohaintza ekonomiko baten edo elikagaien bidez lagundu dezake, baita bere lan boluntarioarekin ere. Eskerrik asko egiten duzuen lan handiagatik!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!