GABONAK REALAREKIN

Izen-emateko epea ireki da

Gero eta gutxiago falta da txikienek esperientzia ahaztezinaz disfrutatzeko Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen 'Gabonak Realarekin' programarekin. Gaur ekintza arrakastatsu honetan izen emateko epea zabaldu da eta 2004. eta 2010. urteen artean jaio diren neska-mutilentzat zuzenduta dago. 'Gabonak Realarekin' txanda bakarrean ospatuko da, abenduaren 26tik 28ra eta urtarrilaren 2tik 4ra. Plazak mugatuak dira. Ekintza honi esker, txikienek kirola praktikatzeko aukera izango dute Zubietako instalazioetan, primeran pasako dute lagun berriak egiten eta, bertan, Realeko jokalariak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Inskripzio epea zabalik dago iada eta abenduaren 20an itxiko da. Izen ematea Real Sociedad Fundazioaren bidez egin behar da, Ikasi Bizi atalean, hain zuzen. Eman izena hemen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!