BEASAIN 4-4 REAL C

Ihes egin du azkenean

Gure hirugarren taldeak zapoze gazi-gozoa duen puntu bat lortu du Beasainen aurka launa berdindu ondoren. Eta zapore hori du txuri-urdinek partida irabazita izan dutelako, Garmendiak buruz egindako golaren ostean galtzen hasi arren, ezkerretik egindako erdiraketa bati esker. Kanpokoek bikain erantzun dute, bost minutu pasatxoan hiru gol sartuta. Karrikaburuk, erremate on baten ostean, Sukiak, korner baten irteeran, eta Karrikaburuk berriro ere, aldaratze bat aprobetxatu ondoren, garaipena bideratu dute atsedenaldira iritsi baino lehen.

Etxekoek ez dute amore eman, eta, amaierarako hogei minutura, Ikerrek aldea murriztu du markagailuan. Baina Regilek beste kolpe bat eman du mahai gainean, Real C-ren laugarren gola lortuta, eta partida erabakita utzi duela zirudien. Azken txanpan eta epika puntu batekin, etxekoek partida berdintzea lortu dute bi golekin azken minutuetan. Lehenengoa Unaik sartu du eta, bigarrena, azken jokaldian, Pablok. Pena azken bost partidetako laugarren garaipena lortu izana, baina txuri-urdinek sailkapenaren erdialdean jarraitzen dute gipuzkoarren arteko derbian berdinketa eskuratu eta gero. Hurrengo jardunaldian Basconia jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Beasain: Bastida, Mattin, Ixku, Casti, Iban, Egu, Pablo, Mikel (Unai, min. 74), Ale (Letamendia, min. 52), Lafu (Claver, min. 52), Iker.

Real C: Ruiz-Zeberio, Rodriguez, Elosegi, Sukia, Crotto (Zoilo, min. 62), Elizondo, Turrientes (Begiristain, min. 61), Sanchez, Kortajarena (Martin, min. 73), Regil, Karrikaburu.

Golak: 1-0: Iker, min. 27; 1-1: Karrikaburu, min. 31; 1-2: Sukia, min. 35; 1-3: Karrikaburu, min. 37; 2-3: Iker, min. 70; 2-4: Regil, min. 75; 3-4: Unai, min. 86; 4-4: Pablo, min. 93

Epailea: Alcibar Beristain. Txartel horia erakutsi die etxeko Ixku, Egu eta Pablori eta kanpoko Ruiz-Zeberio, Begiristain eta Regili.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!