Hilaren 14an andoainen

Hemen da Bertso Derbia

Hemen da berriro Bertso Derbia. Larunbat honetan izango da, 12:00etatik aurrera, Andoaingo Bastero Kultur Etxean. Parte hartuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira: Amets Arzallus, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze Realaren aldetik eta Sustrai Colina, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga Athletic Clubaren aldetik. Gai-jartzaile lanetan Andoni Egaña arituko da.

Bertso Derbiaren edizio hau Andoainen ospatuko da SD Euskaldunaren mendeurrena dela eta. Jaialdira joateko gonbidapenak bertsosarrerak.eus webgunean eskatu ahal izango dira gaurtik aurrera.

Reala eta Athletic Clubaren fundazioek martxan ipinitako Bertso Derbiaren bitartez eskenatoki, plaza zein zelaietan bizitzen den zaletasun zintzo bezain aberasgarria sustatu nahi da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!