REAL C 1-0 ARIZNABARRA

Goruntz

Gure hirugarren taldeak garrantzi handiko garaipena lortu du Zubietan Ariznabarraren aurka gol bakar batengatik irabazi eta gero. Aukera oso gutxi ikusi ditugu lehen zatian. Txuri-urdinak nagusi izan dira, baina ezin izan dute kanpokoen defentsa lerroa gainditu. Gertu izan dute gola gipuzkoarrek Turrientesen urrutiko jaurtiketa batean, ate gainetik joan dena. Berdinketa justua momentuz.

Bigarraren zatian Real C-ren beste aurpegi bat ikusi dugu, aukera gehiago sortuz. Onena Kortajarenaren eskutik iritsi da, buruz, atezainak urrundu duena kornerrera. Amaieraraino saiatu dira gipuzkoarrak eta esfortzu horrek saria ekarri du. Karrikaburuk, pase sakon baten ondoren, neurketako gol bakarra eskuratu du Barriaren aurrean bakarrik geratu ondoren. Ez du bakartu aurrelari txuri-urdinak. Seigarren neurketa jarraian porrotik jasan gabe gure hirugarren taldearentzat. Hurrengo astean Somorrostrori bisita egingo diote.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz-Zeberio, Elosegi, Sukia, Gonzalez de Zarate, Zoilo, Valtierra (Elizondo, min. 57), Turrientes (Kortajarena, min. 57), Galarreta, Martin, Regil, Martón (Karrikaburu, min. 70).

Ariznabarra: Barria, Villen, Durana, Castillo, Hidalgo, Urkiza (Aizpuru, min. 72), Camino, Andres, Ruiz de Viñaspre (Unzetabarrenetxea, min. 74), Alday (Olano, min. 66), Ortiz de Zarate.

Gola: 1-0: Karrikaburu, min. 75

Epailea: Urizar Diaz. Txartel horia erakutsi die etxeko Gonzalez de Zarateri eta kanpoko Ruiz de Viñaspre, Andres, Castillo eta Villeni.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!