REAL C 1-4 SESTAO RIVER

Gehiegizko zigorra

Gure hirugarren taldeak bat eta lau galdu du gaur arratsaldean Zubietan Sestao Riverren aurka. Eta neurketa oso hasi da txuri-urdinentzat. Martinek lehen abisua bidali du baloiak zutoinean jo duenean, eta Martonek, hortik gutxira, ez du barkatu lehenengoa sartzeko. Baina bizkaitarrek, gutxirekin, asko egin dute. Villarrek berdinketa lortu du Jonmaren asistentziaren ondoren eta, atsedenaldira iritsi baino lehen, Leandrok aurretik jarri ditu kanpokoak banakako jokaldi bikain bati esker.

Real C-k ondo hasi du bigarren zatia aldageletatik igaro ondoren. Martonek, lehenengo jokaldi arriskutsuan, oso gertu izan du berdinketa, baina atezainak saihestu egin du. Minutu gutxira, partida Sestao Riverren alde erabaki da. Leandrok penaltiz sartu du gola eta, gainera, txuri-urdinak hamar jokalarirekin geratu dira. Azken minutuan, Ximonek laugarrena sartu du. Gipuzkoarrak jaitsiera postuetan daude porrot hau jasan eta gero. Hurrengo jardunaldian Santurtziri bisita egingo diote.

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Elosegi, Gonzalez de Zarate, Cantero, Zoilo, Elizondo (Valtierra, min. 70), Begiristain, Galarreta (Sanchez, min. 63), Kortajarena (Regil, min. 63), Martin, Martón.

Sestao River: Joritz, Huete, Coscolin, Zumalakarregi, Jonma, Degui, Huidobro, Villar, Eneko (Markel, min. 87), Monteiro (Ivan, min. 76), Leandro (Ximon, min. 84).

Golak: 1-0: Marton, min. 14; 1-1: Villar, min. 20; 1-2: Leandro, min. 34; 1-3: Leandro (p.), min. 55; 1-4: Ximon, min. 93

Epailea: Bilal Jebari. Txartel horia erakutsi die etxeko Elizondo eta Valtierrari eta kanpoko Deguiri. Etxeko Zoilo kanporatu di bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 54).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!