Apunta zaitez Euskaraldiaren bigarren ediziora!

Vídeo

Izena emateko epea zabalik dago Euskaraldiaren bigarren edizioari begira, euskara ulertzen duten hiztunen artean hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala, gizarteko espazio guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Herritarren hizkuntza ohituren aldaketaren bidez euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin, gaur aurkeztu dute ekimena Donostiako Boulevardean, eta bertan izan dira Eneko Goia hiriko alkatea, Ainara Vazquez Bagera Elkartekoa eta Imanol Agirretxe jokalari txuri-urdin ohia. Horiek guztiek euskarak gizartean duen garrantzia azpimarratu dute eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den ekitaldiarekin bat egin dute. Aurten, banaka parte hartzeko aukera izateaz gain (ahobizi edo belarriprest rolen bidez), arigune izenekoen bidez ere parte hartu ahal izango da taldean. Realak, lehen edizioan bezala, Euskaraldian parte hartuko du.

Parte hartu nahi dutenek esteka honetan eman dezakete izena: http://euskaraldia.eus/

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!