Bost egun berezi izan dira txikienentzat. Hegoa Ikastetxea, Herri Ametsa, The English School, Intxaurrondo Ikastola, Amara Berri Morlans, Arantzazuko Ama, María Reina, Aiete Ikastetxea eta Zuhaizti Eskola Publikoko ikasleek zortea izan dute aurten ere Real Sociedad Fundazioak eta gure Urpeko jardueren sailak antolatutako Txikizikloren hamabigarren edizioan parte hartzeko.
Egun hauetan, Donostiako Aquariuma bisitatu dute, hainbat bideo ikusi dituzte, eta gure ozeanoekiko zaintza eta errespetuarekin lotutako jarduerak egin dituzte. Horrela, Txikizikloaren edizio zoragarri bat ixten da, itsas mundua txikiei hurbilduz eta babestu behar dela kontzientziatuz. Beraiek zainduko dute etorkizun hurbilean. Itsaspeko Txikizikloa aukera paregabea da heziketa, entretenimendua eta kontzientzia ekologikoa uztartzeko, gazteengan itsaspeko munduarekiko konpromiso iraunkor baten hazia ereiteko.
2025ko CIMASUB-ren amaiera
Bestalde, bihar emango zaio amaiera Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 49. edizioari (CIMASUB 2025). Ostegunean hasi zen edizio berri hau eta hiru egun hauetan zehar munduko hainbat itsaso ezagutuko ditugu proiektatuko diren film laburrei esker.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin