HARROBIKO JOKALARI OHIEI OMENALDIA

Eskerrik asko

Vídeo

Realak 2017-18 denboraldian baja jaso zuten jokalariei esker ona helarazi zien atzo. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean antolatutako ekitaldian eta bere entrenatzaile eta taldekide izandakoak bertan zirela, errekonozimendu hunkigarria egin zitzaien. Oroigarrien banaketaren aurretik Borobil Teatro antzerki taldeak ‘Jokoz kanpo’ antzezlan euskalduna egin zuen, Anartz Zuazuak zuzenduta eta Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreek interpretatuta. Parodiaren bidez, lanak ‘jokoz kanpo’ uzten ditu kirolaren alde negatiboenak. Errespetua, talde-lana edo adiskidetasuna bezalako baloreak hedatzeko tresna ederra da antzerki hau. Futbol partida batean ikusten ditugun jokaera asko ‘jokoz kanpo’ utzi behar dira.

Gure esker ona Zubietan egon ziren bitartean dena eman zuten gaztetxoentzat naiz eta zorterik izan ez zuten Realean pausoak ematen jarraitzeko.

Omenaldia jaso zuten jokalariak hauek izan ziren: 

Euskal Ligako Kadetea: Jon Ander Ruiz, Iker Ballesta.

Easo: Igor Santos, Julen Arzak.

A Jubenila: Paúl Álvarez, Gerardo Ramírez, Juan Uriarte.

Real C: Mikel Egiluz, Jon Arrue, Iker Garmendia, Iñigo Celihueta, Jon Ceberio.

Teknikoak: Raúl Iglesias, Unai Lataillade, Unai Munduate, Asier Landa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!