Donostia Week Inn-ekin

Reala, bere fundazioaren bidez, Berrikuntzaren Astearen zazpigarren, Donostia Week INN, edizioan dago, Donostiako Sustapenak antolatuta. Larunbatean hasi zen ‘Superaldaketak: teknologia, pertsonak eta lankidetza dira erantzuna' lelopean.

Ikastetxeek aurre egin beharreko erronka interesgarri eta ugarietako bat Reale Arenarekin zuzenean lotuta egongo da. Teknologia disruptiboa oinarri hartuta, izena ematen duten ikasleek elkarbizitzarako gune bat ‘sortu’ beharko dute gure etxean.

Eman ezazu izena ‘Real Sociedad Challenge’-n

Realaz hitz egitea Donostiaz eta bertako jendeaz hitz egitea da. Tandem banaezina da, ezin baita ulertu Reala bere zalerik gabe, ezta zaleak bere Realik gabe ere. Txanpon beraren bi aldeak dira.

Horregatik, Donostiako Sustapenaren bidez, Berrikuntzaren VII. astearen barruan, Realak eta Donostiak eskua ematen diote elkarri Reala bere zaleengana hurbiltzen jarraitzen duen erronka hau abiarazteko.

‘Real Sociedad Challenge’n parte hartu nahi baduzu, klikatu esteka honetan eta bete formularioa

Mahai-ingurua: "Ekitaldi handien etorkizuna"

Atzo mahai-inguru bat egin zen 'Ekitaldi handien etorkizuna' izenburupean, eta bertan, egungo testuinguruan ekitaldiak antolatzeak dituen erronkei buruz eztabaidatu zen. Mahai-inguruan Begoña Larzabalek (Reala), Iñigo Iribarnegarayk (Vocento), Joxean Iñigo Argomanizek (Get in) eta Fernandezek (Zinemaldia) parte hartu zuten.

Zergatik ‘Superaldaketak’?

Superaldaketa, ustekabean garatzen den eta gure mundua erabat aldatzen duen gertaera gisa ulertuta. Gizateriaren historian hainbat aldaketa izan dira, mundua eta haren egitura gaur egun ulertzen dugun moduan ulertzeko.

Bizitzen ari garen superaldaketatik abiatuta, eta gure joko-taulara mugatuta (Donostia), edozein eraldaketari aurre egiteko funtsezkoak diren 3 elementuak (pertsonak, teknologia eta lankidetza) landuko dituen topagune bat proposatzen da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!