REAL C 1-1 PASAIA

Berdinketa derbian

Gure hirugarren taldeak bana berdindu du gaur arratsaldean Zubietan Pasaiaren aurka jokatutako derbian. Lehen zatian bi taldeek ez dute aukera askorik izan, baina txuri-urdinek proposatu dute gehien. Aukerarik onena Martonek izan du, Aitorrek kornerrera bidali duen jaurtiketa indartsu baten ondoren. Kanpokoek, aldiz, kontraerasoan bilatu dute gola.

Gure bigarren filiala estutzen hasi denean Pasaiaren gola iritsi da, Omarrek berak huts egindako penalti baten aldaratzea aprobetxatuta. Baina txuri-urdinek ondo erantzun dute merezitako berdinketa lortuz Karrikabururen golari esker, erremate bikoitz baten ondoren. Partida asko ireki da azken minutuetan, Real C-k Pasaiak baino aukera gehiago izanik, baina gipuzkoarren arteko derbia berdinketan bukatu da. Datorren astean, txuri-urdinek Gernika jasoako dute berriro ere Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Real C: Marrero, Elosegi, Sukia (Valtierra, min. 71), Gonzalez de Zarate, Zoilo, Elizondo, Begiristain (Martin, min. 62), Galarreta, Kortajarena, Regil, Marton (Karrikaburu, min. 62).

Pasaia: Aitor, Gorospe, Ibaia, Bernal, Sasinenea, Petxarroman, Omar (Zabaleta, min. 75), Rodri, Karlos (Loick, min. 71), Urrutia, Aratz (Jagoba, min. 60).

Golak: 0-1: Omar, min. 61; 1-1: Karrikaburu, min. 70

Epailea: Rodriguez Martín. Txartel horia erakutsi die etxeko Gonzalez de Zarate, Zoilo eta Elizondori eta kanpoko Gorosperi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!