REAL MADRID 4-1 REAL SOCIEDAD

Aukerarik gabe

Vídeo

Realak 4-1 galdu du Real Madriden aurka Alfredo di Stefano zelaian. Madrildarrak nagusi izan dira hasieratik, eraginkorragoak izateaz gain, eta ez diete donostiarrei aukerarik eman.

Txuri-urdinak ondo sartu dira neurketarara, Jensenek oso gutxigatik kanpora bidali duen erremate batekin. Madrildarrak, aldiz, gehiagora joan dira minutuek aurrera egin ahala eta Rociok, buruz, lehenengoa sartu du falta jaurtiketa batean. Athenea, Tolleti eta Estherren arteko konbinazio bikaina azken honen golarekin amaitu da aldea handitzeko. Eta atsedenaldia baino lehentxeago hirugarrena iritsi da, Atheneak baloi bat berreskuratu eta buruz burukoan barkatu ez ostean. Txuri-urdinak erreakzionatzen saiatu dira, baina bigarren golaren ondoren etxekoen nagusitasuna handiagoa izan da, eta ahal izan duten moduan eutsi diote eraso guzti horiei.

Reala beste aurpegi batekin zelairatu da aldageletatik igaro ostean eta, Amaiurrek zutoinera bidali duen errematearen ostean, Vanegasek aldea murriztea lortu du korner baten irteeran burukada eder batekin. Baina erreakzioak oso gutxi iraun du, Estherrek sarera bidali baitu Atheneak eskuin hegaletik egindako erdiraketa bikain bat. Ordu erdia aurretik, dena erabakita eta nabarmentzeko ezer gutxirekin, Amaiurrek azken jokaldian izan duen erremate bat izan ezik, beste gol bat egiteko aukerarik onena gutxigatik kanpora joan baita.

Porrota momentuz FC Barcelonaren arrastoa jarraitzen duen talde bakarraren aurka. Baina ez dago kexatzeko astirik, igandean Madril bisitatu beharko baita oraingoan Madrid CFF taldearen aurka jokatzeko. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Madrid: Misa, K. Robles (kap.), Kathellen, Rocío, Olga, Zornoza (Freja Siri, min. 67), Tolleti (Teresa, min. 82), Athenea (Møller, min. 82), Weir, Feller (M. Oroz, min. 46) eta Esther (Nahikari, min. 67).

Real Sociedad: A. Nanclares, Le Guilly, Tejada (Etxezarreta, min. 46), Vanegas, Bernabé (Izarne, min. 19), I. Arnaiz (Maddi, min. 46), Andreia, Gemma (Franssi, min. 46), N. Eizagirre (kap.) (Allegra, min. 73), Amaiur eta Jensen.

Golak: 1-0: Rocío, min. 16; 2-0: Esther, min. 32; 3-0: Athenea, min. 39; 3-1: Vanegas, min. 55; 4-1: Esther, min. 63

Epailea: Martínez Madrona. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Vanegasi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!