REAL C 1-0 CULTURAL DE DURANGO

Asko landutako hiru puntu

Gure hirugarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Zubietan multzoko talderik onenetariko baten aurka. Txuri-urdinek bat eta huts irabazi diote Cultural de Durangori. Aukera gutxi ikusi ditugu lehen zatian, bakarra talde bakoitzarentzat. Kanpokoek gertu izan dute gola kontraeraso batean Txopiteak baloia, buruz, kanpora bidali duenean. Atsedenaldira iritsi baino lehen, gipuzkoarrek abagune argia izan dute Karrikabururen erremate batekin, kanpora joan dena.

Neurketa bigarren zatian erabaki da. Bigarren minutuan, Karrikaburuk partidako gol bakarra egin du erremate bikain bati esker. Baina gure bigarren filiala hamar jokalarirekin geratu da Ander Martinek txartel gorria ikusi duenean. Hogei minutu horietan sufritu eta gogor lan egin ondoren, indarrak berdindu egin dira kanpoko Txopiteak bigarren txartel horia ikusi duenean. Gaurkoan, pasa den asteko neurketan gertatu ez zen bezala, Sergio Franciscoren mutilek kontrolpean izan dituzte azken minutuak denboraldiko bigarren garaipena eskuratzeko. Hurrengo jardunaldian, txuri-urdinek Tolosari bisita egingio diote gipuzkoarren arteko derbi interesgarri bat jokatzeko.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz-Zeberio, Elosegi, U. Gonzalez, Cantero, Zoilo, Elizondo, A. Martín, I. Sanchez (Crotto, min. 75), Kortajarena (Begiristain, min. 63), Galarreta, Karrikaburu (Regil, min. 60).

Cultural de Durango: I. Franco, Txopitea, Galarza, Carracedo, Goseascoechea, Zuazo, Arizmendiarrieta (Abasolo, min. 78), Unzueta (A. Sanchez, min. 78), Alberdi, Ribeiro (Juanma, min. 56), A. Franco.

Gola: 1-0: Karrikaburu, min. 47

Epailea: Anduaga Sanchez. Txartel horia erakutsi die etxeko U. Gonzalez, Karrikaburu, Ruiz-Zeberio, Elizondo eta Crottori eta kanpoko Arizmendiarrietari. Gainera, etxeko A. Martini (min. 53) eta kanpoko Txopiteari (min. 71) txartel gorria erakutsi die.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!