Goiz txuri-urdina zubietan

Amets Baten magia

Vídeo

Zubieta kolore eta ilusioz bete da Amets Bateko umeekin. Goizean Zegamako Aitxuri Herri Eskola, Irungo Belaskoenea Ikastetxea eta Salesianos Donostia Ikastetxeko 165 txikik gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa sozial eta hezitzaile honekin.

Orain dela zenbait denboralditik hona ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasa dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutu dituzte, gure historia hobeto ezagutu dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egin zaie, kirola egingo dute, mutilen taldeko entrenamendua ikusi dute eta une atsegina pasa dute Leire Baños eta Robin Le Normand jokalariekin. Ondoren, Real Sociedad Fundazioaren babesle den Donostiako Aquariumera joango dira, eta bertan eguna borobilduko dute. Ekintza ostiralean itxiko da Reale Arenan Real Valladolide aurka jokatuko den partidarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!