AMETS BAT

Gera ez dadila!

Vídeo

Zubieta kolore eta ilusioz bete da Amets Bateko umeekin. Goizean Zubieta ondoan dagoen Landaberri Ikastola eta Orioko Herri Ikastolako 169 txikik gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa social eta hezitzaile honekin.

Orain dela zenbait denboralditik hona ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasa dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutu dituzte, gure historia hobeto ezagutu dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egin zaie, kirola egingo dute, mutilen taldeko entrenamendua ikusi dute eta une atsegina pasa dute Carla Bautista eta Ander Barrenetxea jokalariekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joango dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute. Ekintza larunbatean itxiko da Reale Arenan SD Eibarren aurka jokatuko den partidarekin.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!