AMETS BAT

Amets baten poza

Vídeo

Zubieta kolore eta ilusioz bete da Amets Bateko umeekin. Goizean Zizurkilgo Pedro Mari Otaño Herri Eskola eta Legorretako Ugaro Herri Ikastetxeko 64 txikik gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa social eta hezitzaile honekin.

Orain dela zenbait denboralditik hona ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasa dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutu dituzte, gure historia hobeto ezagutu dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egin zaie, kirola egingo dute, mutilen taldeko entrenamendua ikusi dute eta une atsegina pasa dute Maddi Torre eta Cristian ‘Portu’ jokalariekin. Ondoren, Donostiako Aquariumera joango dira, Real Sociedad Fundazioaren babeslea, eta bertan eguna borobilduko dute. Pasa den ostiralean Reale Arenan egon ziren talde animatzen CD Leganesen aurka. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!