RS CAMPUSA

Amaitu da lehen txanda

Vídeo

Ostiralean amaitu zen Udara Realarekin programaren RS Campusaren sei txandetako lehena. RS Fundazioak antolatutako edizio berezi honetan, haurrek primeran pasa dute Zubietan astean zehar. Txikienei zuzendutako jarduera honetan, errespetua, talde-lana eta autonomia bezalako balioak lantzen dira batez ere.

Agintariek ezarritako osasun-neurri guztiak zehatz-mehatz betez, 2008 eta 2011 artean jaiotako txikiak ingurune paregabean eta Real Sociedad Fundazioko monitoreekin dibertitzen hasi dira. Hamabi laguneko lau multzotan banatuta, Zubietako instalazioak eta Landaberri Ikastola joko eta kirol-jarduera ugariren eszenatoki izaten ari dira dagoeneko, betiere osasun-agintariek ezarritako prebentzio-arauak betez. Uda desberdina izan arren, dibertsioa berdina da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!