6.400 lagapen baino gehiago lehen itzulian

Denboraldi honen hasieratik gure bazkideek euren bazkide txartela klubari lagatzeko aukera dute Reale Arenara etorri ezin diren bakoitzean. Funtzionalitate hau, 2020ko urtarrilean Realzale App-an aktibatu ziren senide edo lagunei egindako lagapenei gehitzen zaio.
Zerbitzu berri honek harrera positiboa izan du, denboraldiko edozein partidarako eskura baitago. Txapelketako lehen itzulian 6.400 txartel baino gehiago utzi zaizkio klubari. Otsailean, lagapenek sortutako zenbatekoak itzuliko zaizkie bazkideei.

Klikatu HEMEN informazio gehiagorako

Bestalde, Realzale App-aren bidez egiten diren senideei edo lagunei egindako lagapenak jada, finkatuta daude beste aukera on bat bezala. Abuztuan estreinatu zenetik, gure etxean jokatutako 14 partidetan 7.000 bazkide txartel baino gehiago utzi zaizkie senide edo lagunei.

Klikatu HEMEN eta jaitsi Realzale App-a

Klikatu HEMEN eta sarrerak erosi

26.000 bazkide baino gehiago

Realzale App-ak hazten jarraitzen du eta dagoeneko 57.700 deskarga ditu. Oraindik ere hobetzen ari da 2018n merkaturatu zenetik, eta dagoeneko finkatu da oso erabilgarria den erreferentzia gisa, batez ere gure bazkideentzat (26.000 bazkide baino gehiago erregistratu dira).

Estadiorako sarbide digitala, gaurkotasuneko gauzarik nabarmenena, zuzenekoa eta partidako estatistikak, zure bazkide txartelaren eta Realzale Programan dituzun puntuen kudeaketa osoa, 360º bideoak, dendarako sarbide zuzena… eta laster nobedade gehiago, klik bakar batean dena izan dezazun.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!