Korner: Aupa Reala

Arratsalde atsegingarria

Vídeo

Korner Festibalak egun handia bizi izan du gaur. Antzoki Zaharra bete egin da arratsalde ahaztezin eta berezia bizitzeko kultura eta futboleko zaleentzat.

Bakarrizketek arratsalde oso dibertigarria ireki dute. Andoni Agirregomezkotak, Miriam Cabezak eta Mikel Bermejok, Humberto Gutierrez aurkezlea izanda, arratsaldea ireki dute. Nolakoa da arbitro baten eguneroko bizitza? Edo futbolarekin obsesionatuta dagoen emakume batena? Zer du Realak beste talde batek ere ez duena? Futbola, umorea bezala, gure bizitzako parte da. Bakarrizketa ezberdinak nahastu dira eta ikusleek barrez beteriko ordu paregabea igaro dute.

Ondoren John Benjamin Toshackek, Real Sociedaden historiako izen handienetako bat da John Benjamin Toshack, kirolean izan dituen lorpenengatik (Kopako txapeldun eta Ligan eta Kopan bigarren sailkatua) eta Donostiako klubean entrenatzaile gisa egin zituen etapa desberdinengatik ez ezik, bere karisma eta nortasunagatik ere, solasaldia elkarbanatu du Ander Izagirrerekin, “Amona eta beste hamar” liburuaren idazlearekin. Solasaldia oso atsegina izan da ikusleentzat eta Realeko historia berriak ezagutu dituzte.

Momentu garrantzitsua gaueko bederatzietan iritsi da. UEFA Europa Leagueko ereserkia entzun da eta zaleek Realaren neurketa ikusteko aukera izan dute Antzoki Zaharrean. Oihua bakarra izan da: AUPA REAL! Amaiera, aldiz, ez da ona izan. Taldeak ezin izan du kanporaketa gainditu eta zaleek ezin izan dute sailkapena ospatu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!