"REALAREN DOINUAK", KORNERREN

Txuri-urdin maitea

Vídeo

Atzo arratsaldea, Keler Espazioan, belarrientzako gozamena izan zen. "Realaren doinuak" ekitaldiak Realaren inguruan duela mende bat baino gehiagotik sortutako ereserki, doinu eta soinuen ibilbidea egin zuen.

Andoni Egaña zeremonia-maisu zela, bertaratutakoek gure klubaren inguruan sortutako ereserki eta doinu ofizial eta ez-ofizialen ibilbideaz gozatu ahal izan zuten.

Xabier Zabala, Xaguak txistulari taldea eta Brigade Loco kolaboratzaile gisa, dozenaka abesti entzun ziren. 30,40 eta 50eko hamarkadetako ereserki ez-ofizialak, Sabadíeren ereserki ofiziala, Amets Baten abestia, Itsaso txuri-urdina eta zale guztiek ezagutzen dituzten abesti berrienak.

Ibilaldi zoragarria izan zen, barre eginarazi ziguna. Abestu eta gozatu ederra hartu genuen.

¡Solo para usuarios registrados!

Este contenido es solo para los usuarios registrados en nuestra web.

Regístrate haciendo clic en el Login y disfruta de contenido exclusivo para ti.