Ekainaren 22tik uztailaren 30era

RS Campuserako prest

Etxeko txikienek, aurten ere, Real Sociedad Fundazioak antolatutako RS campusarekin primeran pasa ahal izango dute, Zubietan, astebeteko 6 txandatan, ekainaren 22tik uztailaren 30era.

Agintariek ezarritako osasun-neurri guztiak zehatz-mehatz betez, Udara Realarekin ekintzaren jarduera honek izena emateko epea irekiko du ekainaren 2an, asteartea, 00:00etan, eta ekainaren 17ra arte edo plazak agortu arte egongo da zabalik. Campusa 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago, biak barne.

Bizi dugun egoera berezia dela eta, RS campusak udaro eskaintzen zituen zenbait baldintza eta zerbitzu aldatuko ditu. Uda desberdina da, eta horrek zenbait erabaki hartzera behartzen gaitu, osasun-agintariek ezarritako prebentzio-araudiak betetzen direla bermatzeko, protokoloan ikus daitekeen moduan.

Neurri horien artean azpimarratu behar da aurten ez dela garraio zerbitzurik egongo, beraz, familiek haurrak Zubietara eraman eta bertan jaso beharko dituzte. Halaber, azpimarratu behar da lau adin-talde egongo direla eta talde bakoitzean ezingo direla 12 haur baino gehiago egon. Hau da, astero 48 haur egongo dira guztira. Beraz, aurreko edizioetan baino haur gutxiago daude.

Informazio gehiagorako (ordutegiak, prezioak, etab.) eta izena emateko klikatu hemen.

COVID-19ak baldintzatutako uda honetan, ez da RS Udalekuak eta RS Nesken Campusa klasikorik antolatuko, baina RS Campusak, urtero bezala, ahalik eta udarik normalenaz gozatzera Zubietara joaten diren txikien gozamenak egingo ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!