IPARRALDEKO IKASTETXEENTZAT

‘Reala Gertu’ hasi da

Vídeo

Martxan da Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ‘Reala Gertu’ ekintzaren bigarren denboraldia. Programa hau Iparralde-Akitaniako eskoletako bosgarren eta seigarren mailetako haurrei zuzendua dago. ‘Reala Gertu’ programak hilabetean behin ehun bat ikasle bilduko ditu Reala barrutik ezagutzeko.

Zubietako txoko guztiak miatuko dituzte eta baita elikadura eta bizitza osasungarri bat ematearen garrantziari buruzko hitzaldia jaso ere. Nola ez, kirola ere egingo dute gure fundazioko begiraleekin. Behin Zubietako bisita amaituta, Anoetaruntz joango dira estadioa ikusi eta gure historian murgilduko dira museoa ezagutuz.

Hori da gaur Ziburuko Larzabal Kolegioko 96 ikaslek egin dutena. Ekintza honetan parte hartu nahi duten Akitaniako ikastetxe guztiek honako esteka honetan eman beharko dute izena:

https://fundazioa.realsociedad.eus/eu/f/IkasiBizi/Ficha/reala-gertu

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!