AMETS BAT

Poza!

Vídeo

Zubietara etortzea beti da pozgarri umeentzat. Bezperan Realak Real Maadriden etxean irabazi badu, are gehiago. Hori gertatu zaie Zubietara hurbildu diren Donostiako Mary Ward, Errenteriko Orereta Ikastola eta Legorretako Ugaro Ikastetxeko 162 ikasleei. Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen Amets Bat ekintza honi esker, txikiek gozatu ederra hartu dute gure instalakuntzak ezagutu eta lehen taldeko entrenamendua ikusten. Gainera, Gero Rulli eta Mariasun Quiñones atezainekin egoteko aukera izan dute. Arratsaldean eguna borobilduko dute gure fundazioaren babesle den Aquariumari bisita eginez. Astelehenean, gainera, Anoetan izango dira taldea animatzen RCD Espanyolen aurkako partidan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!