INDIARA BUELTA

Laister arte, Yuwa

Vídeo

YUWA GKE-ko espedizioa etxera bueltan da Donostian igaro dituzte bi asteen ondoren. Egun hauek aprobetxatu dituzte bere etorkizun personal eta profesionalerako baliagarriak izango zaizkien ezagutzak bereganatzeko. Hamar neska izan dira, etorkizunean futbol entrenatzaile izango direnak, egun hauetan Zubietan formakuntza jaso dutenak gure teknikarien eskutik. Ikasitako guztia Indiara hedatzea da helburu.

Real Sociedad Fundazioa eta Olarain Ikastetxe Nagusiaren gonbidapenari esker egon dira Donostian eta, futboleko formakuntzaz gain, bere herrian egin ezin dituzten hainbat aktibitate burutu dituzte. Real Club de Tenis de San Sebastiani esker kirol ugari praktikatu dituzte (tenisa, padela, stand up, bela,…), Txurin patinatu egin dute, atzo Lilatonean hartu zuten parte, Hibaikarekin arraunean aritu dira eta goztu egin dute gure artean egon diren segundu bakoitzean. Laister arte, YUWA.

*YUWA Indian lan egiten duen GKE bat da, Jharkhand-en zehazki, Indiako herri pobreenetako bat. 2009tik, haur ezkontzaren, pertsona-salerosketaren eta analfabetismoaren kontra lan egiten dute, haurrak heziketa zentroetan sartuz; hauen funtsezko errekurtsoenetako bat kirol programak dira, futbola konkretuki. Futbolari esker, neska hauek haien etorkizunaren jabe egin daitezke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!