RS FUNDAZIOAREN EGUNA

Festa bikaina

Vídeo

Zubietako instalakuntzek egun handia bizi dute gaurkoan. Goizetik, milaka persona hurbildu dira ‘Real Sociedad Fundazioaren’ zazpigarren edizioa ospatzera. Fundazioaren egun handia, bai partaidetzan baita antolakuntzan ere. Familia, lagunak, txikiak, helduak… ez da inor falta izan Zubietan. 8300 zale txuri-urdin gerturatu dira Zubiataraino Guztiak igande bikain bat pasatzeko ideiarekin Realarekin batera.

Goiz-goizetik instalakuntzak kolorea hartzen joan dira. Aktibitate desberdinek zale asko jaso dituzte kirolean aritzeko, dibertitzeko eta izpiritu solidarioarekin. 9:00etan hasi da eguna Zubietan. Futbola izan da protagonistetako bat. Aurreko urteetan bezala, neurketa asko jokatu dira. Futbol eskolak, Gipuzkoako Alebinen Eskola txapelketaren finalak, emakumezkoen partidak…

Puzgarriak egon dira, margotzeko tailerrak, kirol egokitua Gipuzkoako Kirol Egokituari esker, atletismoa eta aurtengo Erreginaren Kopako garaikurra, Nerea Eizagirrerekin batera, argazkiak eta sinadurekin zaleen artean… ez da ezer falta izan. Txirri, Mirri eta Txiribiton aritu dira txikiak entretenitzen eta beraiekin jolasten. Lehenengo taldeko Aizpuruako autobusak ere (babesle nagusia) zaleen bisita asko jaso ditu.

Mindara elkarteari laguntzen

Aurreko edizioetan bezala, Real Sociedad Fundazioak gaurko eguna beste ekintza solidario bati eskaini nahi dio. Aurten Mindarari lagundu zaio, Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonak Artatzeko Gipuzkoako Elkartea. Elkarte honek leku berezia izan du Zubietan, Gipuzkoa Solidarioko elkarteak bezala.

Mindara elkartearen zozketaren zenbaki sarituak

Arratsaldean hainbat sari zozketatu dira tiketak erosi dituztenen artean. Bildutako dirua Mindara elkarteari zuzenduta egongo da. Zenbaki sarituak hurrengoak izan dira: 0077, 0108, 0308, 0613, 0651, 0665, 0746, 0764, 0773, 0907, 1004, 1092, 1154, 1579, 1600, 1635, 1908, 1963, 2058, 2198, 2360, 2401 eta 2402. Opariak Arcco Amarako dendan egongo dira astelehenetik aurrera.


* Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!