REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAREN EGUNA

Eskerrik asko

'Real Sociedad Fundazioaren eguna'ren zazpigarren edizioak arrakasta handia izan zuen behin ere. Zortzi mila zale baino gehiagok igandean jardunaldi polita pasa zuten Zubietan giro bikainak eta eguraldi onak lagunduta. Goizeko lehen ordutik, familiek, lagunek, jarraitzaileek… ekintza ugariz disfrutatzeko aukera izan zuten: Futbol Eskolen partidak, puzgarriak, margolaritza tailerrak, buruhandiak, Txirri, Mirri eta Txiribitonen ekitaldia, kirol egokituko zona... Real Sociedad Fundazioaren egunean ere Mindara nabarmendu zen, Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonak Artatzeko Gipuzkoako Elkartea. Gure Fundazioak bere festa txuri urdina helburu solidario honi eskaini egin zion. Real Sociedad Fundaziotik eskerrak eman nahi diegu laguntzaile, langile eta Zubietara hurbildu ziren persona guztiei eguna arrakastatsua izan zedin eginiko ekarpenagatik. Eskerrik asko!


Entitate laguntzaileak hauek izan ziren: Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxabank, Kutxa Fundazioa, Autobuses Aizpurua, Aquarium, Astigarragako Udala, Bengoa, Bizipoza, BM Supermercados, Bokado Grupo, Coca-Cola, Diario Vasco, Elektra, Euskaltel, Federación Deporte Adaptado, Federación Guipuzcoana de Fútbol, Kutxa Solidarioa, InSitu, Keler, Lasarteko Udala, Ogi Berri, Photo Txelfie eta Udal Musika Eskola.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!