Azken aste hauetan oso bisita bereziak jaso ditugu. Sos Arrazakeriak bultzatzen duen ‘Ruiseñor-Urretxindorra’ programaren mentoreak eta gazteek Anoetako Estadioa eta Real 100 Museoa bisitatu dute. Horietako batzuk Getaferen aurkako partida ikusi zuten Anoetan eta beste batzuk Gironaren aurkakoan izango dira.
SOS Arrazakeria bultzatu eta Real Sociedad Fundazioak bere laguntza emanten duen programaren helburua da proiektuaren hartzaileek bi erakundeen jarduerak eta ekitaldiak doan eskuratu ahal izatea, eta bi erakundeen artean ekintza hezitzaileak adostea. Proiektua nerabe aurreko immigranteei zuzenduta dago, harrerako gizartera egokitzeko prozesuan hainbat arazo aurkitu baititzakete. Gaztetxoarentzat bere ingurunekoa ez den norbait ezagutzeko aukera bat da, harengandik ikasteko eta haren laguntza izateko.
‘Urretxindorra’ proiektuaren ezaugarrien artean, alde batetik, uztartu egiten dira baztertzeko arriskuan dauden gazteak gizarteratzeko lana eta gazte unibertsitarioen erantzukizun soziala, eta, bestetik, Real Sociedad Fundazioak ere bertan parte hartzen du, bere helburuekin bat egiten duelako, horien artean egonik gazteen artean balioak lantzea eta gizarteratzea bultzatzea, hainbat hezkuntza tresnaren bitartez, adibidez, kirolaren bitartez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin