Ikasi Bizi

Amets Bat

Hamar urteko haur batentzat, Anoetan egon, ezagutu eta Reala gertuago sentitzea amets bat da. Amets hori errealitate bihurtzen da Amets Bat kirol, heziketa eta gizarte programari esker.

Haurrak Reale Arena zelaira gerturatuko dira eta hango instalazioak bisitatuko dituzte, Realaren historiari eta balioei buruzko bideo bat ikusiko dute eta, ondoren, jolas batzuk egingo dituzte. Goiz ahaztezina izango da. Bertan zale gazteenek klubarekin daukaten lotura estutzeaz gain, arlo hezitzailea lantzen da.

Amets Bat kirol, heziketa eta aisia jarduerari amaiera emateko, arratsaldeko lehen orduan bisitaldia egiten da Real Sociedad Fundazioaren kolaboratzaileak diren Aquarium edo Chillida Leku Museora.

  • Lehen Hezkuntzako 5. mailako neska-mutilak (10 urte)
  • Anoetara bisita gidatua
  • Realaren historiari eta balioei buruzko bideoa ikusi
  • Jarduera fisikoa
  • Aquarium edo Chillida Leku Museora bisita (hautazkoa)
2025-2026 denboraldian zehar
Dohainik
  • Anoeta
  • Aquarium edo Chillida Leku Museoa (hautazkoa)
Ez da beharrezkoa materialik
  • 10:00 Helduera Anoetara
  • 10:10 Harrera, jardunaldiko ekintzen azalpena
  • 10:15-12:30
    • Realaren historiari eta balioei buruzko bideoa
    • Anoetara bisita gidatua
    • Hamaiketakoa
    • Jarduera fisikoa
  • 12:45-13:30
    • Bazkaria (Anoetan egiteko aukera).
  • 13:30 Irteera Anoetatik
  • 14:00-14:30 Donostiako Aquarium edo Chillida Leku Museora bisita (hautazkoa).
Telefonoa: 943 46 28 33 (5148) E-posta: ikasibizi@fundazioa.realsociedad.eus